Mezuak

GURE BARATZA!

Irudia
Kaixo! Gogotsu hasi dugu aurten ikasturtea eta erronka berriekin dator gainera. LH2. mailan gaude eta beraz baratzaren ardura gurea izango da. Motibazio ez zaigu falta izan eta ekin diogu lanari. Udara ondoren, baratzeko belar txar guztiak kendu beharra zeuden eta garbitu ederra eman diogu!Tartean bisitariak ere topatu dituzte. A ze festa! Baina hasitakoari jarraipena emanez, ez dugu bidean etsi. Hurrengo lana lurra atxurtzea izan da eta honetan ere nahiko izerdi bota dugu. Gela barruan udazkeneko barazkiak zein diren eta hauen tamaina, distantziak eta beharrak aztertu ondoren, iritsi da azkenean landatzeko momentua. A ze poza! ILUSIO ETA GOGO IZUGARRIA JARTZEN ARI GARA PROIEKTU HONETAN ETA ZUEK ERE GUREKIN BATERA BARATZA ZAINTZERA ETA  HONEKIN GOZATZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU. IZANGO DUZUE GURE BERRI!

ONGI ETORRI

Kaixo guztioi, Hau izango da 2012ko belaunaldiaren bloga. Tarteka, hemen argitaratuko ditugu egindako lanak. Gustuko izango duzuelakoan... Ondo izan! A!! Eta animatu zuek ere iruzkinak idazten!